Desoreka bipolarraz hitzaldia eskainiko du bihar Nerea Astigarragak

Nerea Uranga 2023ko urr. 2a, 15:00

Nerea Astigarraga.

Desoreka bipolarra, mitoak eta beste errealitate batzuk izenburuko solasaldia eskainiko du psikologoak. Gazteleraz izango da hitzaldia, bihar, asteartea, 18:00etan, Basazabal jauregiko aretoan.

Urriaren 10ean Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna da, eta egun hori aintzat hartuta, Desoreka bipolarra, mitoak eta beste errealitate batzuk izenburuko hitzaldia emango du Nerea Astigarraga psikologoak eta desoreka bipolarra duenak. Bihar, urriak 3, da solasaldia, 18:00etan, Basazabal jauregiko areto nagusian.  Gazteleraz izango da, eta nahi duten herritar guztientzako da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide