White Solar Dogen musikarekin hasi da Gauekoren ibilbidea

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 2a, 10:58

White Solar Dog izan zen larunbateko festaren kartelburua. Aibofobia bikote azkoitiarrak borobildu zuen gaua. Arratsaldean Mr. Soto eta göo! aritu ziren eskuz esku, Sanagustinpean.

Joan zen larunbatean izan zen Gaueko musika elektronikoa ardatz duen egitasmoaren lehen jaialdia Sanagustin kulturgunean, White Solar Dog kartelburu zela. Javi Soto azpeitiarra eta Haitz Munizio nahiz Iñigo eta Antton Segui azkoitiarrak dira ekimenaren sustatzaileak, eta haien helburua da musika elektronikoari lekua egitea Azpeitian eta inguruko herrietan. Joan den asteburukoa izan da estreineko ekitaldia, eta arratsaldean zein gauean musika mota horren zaleek izan zuten dantzarako plaza. 

Arratsaldean, Mr. Soto (Javi Soto) eta göo! (Fermin Lorente) aritu ziren eskuz esku, Sanagustinpean, 19:00etatik 22:00etara. Ondoren, 22:30ean hasi zen Sanagustin kulturgunearen barruko ikuskizuna. White Solar Dog izan zen aurrena eta Aibofobia bikote azkoitiarrak borobildu zuen gau. Biek ala biek live eran sortutako saioak eskaini zituzten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide