Asteazkenean ura moztuko dute herriko hainbat kaletan

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 2a, 16:34

Loiolako Inazio etorbidean, Arana kalean eta 1766ko Matxinada kalean moztuko dute ura, horniketa sarean egiten ari diren lanak tarteko. 

Horniketa sarean egiten ari diren lanak egin ahal izateko, asteazkenean ura moztuko dute herriko zenbait kaletan. Hain zuzen Loiolako Inazio Etorbidean (1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15 eta 17 zenbakietan), Arana kalean (1,2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 17, eta 19 zenbakietan) eta 1766ko Matxinada kalean (1 zenbakian) moztuko dute ura.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, 14:30ean moztuko dute ura, eta lanak 17:30ean amaitzea aurreikusten dute. Hala ere, lanak pentsatu baino lehenago bukatuz gero, abisurik eman gabe bueltatuko da ura; lanak luzatzen badira, berriz, norbanakoek Uraren telefonora (902 30 22 22) deitu beharko dute informazio eske. Udalak aurreratu du mozketaren eraginez presio jetsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio ere izan daitezkeela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide