Zozketa

Iturraran Parketxerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 11:24

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Iturraran Parketxerako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Uztarriaren zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Pagoetan kokatzen den museorako bi sarrera eskuratuko ditu.

Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Sarrerak erabiltzeko urtebeteko epea izango dute irabazleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide