Boluntario berrientzako informazio saioak egingo ditu Caritasek Azpeitian

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 3a, 10:44

Urrian eta azaroan izango dira saioak, denak Caritasen lokalean. Horietara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. 

Ikasturte berriari begira, Caritasek hainbat informazio saio antolatu ditu Azpeitian erakundeko boluntario izan nahi duten herritarrentzat. Urriaren 19an eta azaroaren 20an izango dira, 1o:00etan, Perezi Arregi plazako 3. zenbakian duten lokalean. Zarautzen ere egingo dituzte formatu bereko saioak, eta horiek urriaren 16an eta azaroaren 16an izango dira, biak ere 10:00etan, Caritaseko lokalean (Mitxelena kalea, 51). 

Bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943-44 07 44 telefonora deituta edo Caritasen webgunean sartuta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide