Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea amaitzear da

Intza Trula 2023ko urr. 3a, 12:29

Azpeitiko etxebizitza batzuk. (Artxibokoa)

Maiatzaz geroztik zabalik da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea, eta urriaren 15ean izango dute interesdunek eskaerak egiteko azken eguna.

Amaitzear da alokairurako dirulaguntzen eskaera egiteko epea; izan ere, laguntzak eskatzeko asmoa duten herritarrek hilaren 15era arteko epea izango dute horretarako. 

Maiatzean zabaldu zuen Azpeitiko Udalak alokairurako laguntzak eskatzeko aukera, eta gazteek ez ezik, mugikortasun urria duten herritarrek, banandutakoek edo dibortziatutakoek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek egin ditzakete eskaerak.

Gazteen kasuan, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programan laguntza eskaera eginda izatea. Era berean, diru laguntzak eskatzen dituztenen alokairuaren errentak hilero 650 euro baino gutxiagokoa izan behar du. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide