Etzi, urriaren 6an, irekiko dute Azpeitiko XIII. Garagardo Azoka. Datozen bi asteburuetan, bost egunetan –hilaren 6an, 7an, 11n, 13an eta 14an–, 20:00etatik 02:00ak arte, izango da garagardoak zein jatekoa dastatzeko aukera Azoka Plazan, Iraurgi Saskibaloiak Azte Azpeitiko Alde Zaharreko tabernarien elkartearekin eta Azpeitiko Udalarekin elkarlanean antolatzen duten egitasmoaren barruan.
Aurten, azokako edozein egunetarako aurrez tokia hartzeko aukera eskainiko du Iraurgik. Hain zuzen ere, gaur, bihar eta etzi egin ahalko dira Garagardo Azokarako erreserbak Azoka Plazan, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.