Zozketa

Txisteratik jaialdiaren gala nagusirako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 15:31

Txisteratik Egun Magikoak jaialdiaren baitan, gala nagusia antolatu dute. Soreasu antzokian izango da, igandean, magiazaleentzat emanaldia, 19:00etan hasita.

Asteartean hasi zen Txisteratik egitasmoaren aurtengo edizioa, eta tailerrak eta emanaldiak izango dira aste osoan zehar. Jaialdiaren baitan, gala nagusia antolatu dute. Soreasu antzokian izango da, igandean, magiazaleentzat emanaldia, 19:00etan hasita. Honako mago hauek parte hartuko dute saioan: Txinako Huang Zheng-ek, Iagomago azpeitiarrak, Kanarietako (Espainia) Hector Manchak, Elgoibarko (Gipuzkoa) Nialak eta Bilboko Peio Rivasek.

Uztarriak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Mirari Aranburu eta Iera Zinkunegi bazkideak dira irabazleak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide