Azaroaren 16an zabalduko dute Domusa Teknik 40MLK lasterketarako izen-ematea

Intza Trula 2023ko urr. 5a, 17:02

Domusa Teknik 40MLK lasterketaren bigarren edizioko irudia. (Ihintza Elustondo)

2024ko maiatzaren 4an egingo dute Domusa Teknik 40MLK lasterketaren hirugarren edizioa. Parte hartzeko asmoa duten korrikalariek izena emateko aukera izango dute azaroaren 16an, 18:00etatik aurrera.

Azaroaren 16an, 18:00etan, zabalduko dute Domusa Teknik 40MLK mendi lasterketaren hirugarren edizioko izen-ematea. 2024ko maiatzaren 4an egingo dute lasterketa, pasa den hilean antolatzaileek jakinarazi zutenez, eta aurtengo edizioak bi ibilbide ezberdin izango ditu; 65 kilometrokoa eta 26 kilometrokoa.

Antolatzaileek azaldu dute lasterketa nagusirako 550 dortsal egongo direla eskuragarri; laburrerako, aldiz, 250. Horrez aparte, "data eta ordua" gordetzeko deia egin dute antolatzaileek, aurreko urtean dortsalak bi orduren baitan agortu baitziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide