Azaroaren 30erako greba feminista orokorra deitu du Mugimendu Feministak Euskal Herrian. "Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde" deitu dute greba. Mobilizazio egun hori antolatzeko hainbat emakume biltzen hasi da Azpeitian. Atzo egin zuten aurreneko bilera, 18:30ean, Emakumeen Txokoan.
"Pertsona guztiok bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz zaintzeko eta zainduak izateko eskubidea" aldarrikatuko dute azaroaren 30ean. Grebaren deitzaileek adierazi dutenez, urriaren 7an aurkeztuko duten "herri akordioa" izango dute oinarri: "Urriaren 7an aurkeztuko dugun Herri Akordioa izango dugu oinarri: Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala gainditu eta guztion bizitzak erdigunean jarriko dituen euskal zaintza sistema publiko eta komunitarioa defendatzera goaz".