Harrera egin diete Finlandiatik etorritako ikasleei eguerdian

Intza Trula 2023ko urr. 6a, 14:49

Finlandiatik etorritako ikasleen harrera ekitaldia. (Azpeitiko Udala)

Erasmus + truke programaren barruan etorri dira Finlandiako hainbat ikasle Azpeitira. Besteak beste, Nagore Alkorta alkatea eta Ander Larrañaga zinegotzia izan dira harrera ekitaldian.

Erasmus + programaren barruan egonaldia egitera etorri dira Finlandiatik hainbat ikasle eta harrera ekitaldia egin diete gaur eguerdian. Gainontzeko irakasle eta ikasleez gain, ongietorrian izan dira Nagore Alkorta alkatea eta Ander Larrañaga zinegotzia. 

Hori horrela, zinema eta kultura uztartzen dituen ekintzak oinarri hartuta Urola Ikastola BHIko ikasleekin igaroko dituzte sei egun Azpeitian; hala nola Sanagustin kulturgunea eta Dinamoa ezagutuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide