Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Iturraran Parketxerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urr. 6a, 15:22

Zozketaren irabazleak Miren Arzallus eta Mari Jose Arakistain dira, eta irabazle bakoitzak Pagoetako parketxerako bi sarrera eskuratu ditu.

Iturraran Parketxea ezagutzeko lau sarrera zozkatu ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Miren Arzallus eta Mari Jose Arakistain dira irabazleak eta bakoitzak Pagoetan kokatzen den museorako bi sarrera eskuratu ditu. Sarrerak erabiltzeko urtebeteko epea izango dute irabazleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide