Amatasunen "ondoezak eta erresistentziak" izan dituzte mintzagai Emakumeen Txokoan

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 7a, 16:40

Dozenatik gora lagun elkartu dira gaur goizean Emakumeen Txokoan. (Utzitakoa)

Emaginen Kale edo bale, ahaidetasun feministetara jardunaldien barruko lehen mintegia egin dute gaur goizean Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Amatasunen "ondoezez eta erresistentziez" aritu dira batetik, eta Azpeitiko Amen Sareko kideek beraien esperientziak kontatu dituzte bestetik. Dozenatik gora lagunek parte hartu dute mintegian.

Iaz egindako (Ez)amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldiei jarraipena emateko, Kale edo bale, ahaidetasun feministetara jardunaldiak antolatu ditu Emagin formazio eta ikerketa feminista elkarteak aurtengo udazkenerako. Hain zuzen, ahaidetasunen, gurasotasunen eta amatasunen gainean hausnartzeko hiru mintegi egingo dituzte guztira, eta horietatik aurreneko gaur goizean egin dute Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Amatasunen "ondoezez eta erresistentziez" aritu dira batetik, eta Azpeitiko Amen Sareko kideek beraien esperientziak kontatu dituzte bestetik. Dozenatik gora lagunek parte hartu dute mintegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide