Ibai Angulok XIV. Zumaia Flysch Trail lasterketako proba laburra irabazi du

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 9a, 09:18

Ibai Angulo, atzo helmugan. (Juan Luis Romatet)

Ibai Angulo azpeitiarrak irabazi zuen atzo jokatutako 14 kilometroko lasterketa, 1:03:49 denbora eskuratuta. Bigarren Unai Barruetabeña Amilibia zumaiarra izan zen, 1:07:00 denborarekin, eta hirugarren Peio Ziarsolo errezildarra, 1:07:07 denborarekin.

Atzo jokatu zuten XIV. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa, eta urtero bezala, sortu zuen ikusmina. Lasterketa luzea ez ezik, 14 kilometroko lasterketa motza ere jokatu zuten. Guztira, 198 korrikalarik parte hartu zuten proba motzean, eta Ibai Angulo azpeitiarra izan zen nagusi gizonezkoetan. Angulok 1:03:49 denboran egin zituen lasterketako 14 kilometroak. Bigarren Unai Barruetabeña Amilibia zumaiarra izan da, 1:07:00 denborarekin, eta hirugarren Peio Ziarsolo errezildarra, 1:07:07 denborarekin. 

Ikusi XIV. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak utzitako kronikak eta argazkiak, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide