Urriaren 17rako antolatu duten eskulan tailerrerako izena eman daiteke Udal Liburutegian

Nerea Uranga 2023ko urr. 9a, 11:08

LH 1 mailako haurrei zuzendutako tailerra izango da. Aurreko egunean, hilaren 16an, HH4koentzat ipuin kontaketa saioa antolatu dute, eta horretan izena emateko epea ere ireki dute.

Azpeitiko Udal Liburutegian LH1 mailako haurrentzako eskulan tailerra antolatu dute urriaren 17rako. 17:30ean hasiko da tailerra, liburutegian bertan. Plazak mugatuak izango dira, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da liburutegira joanda edota 943-15 71 95 edota 688 81 55 06 telefonoetara deituta.

Ipuin kontaketa saioak

Urriaren 2an, berriz, haurrentzako ipuin kontaketa saioekin hasi ziren Udal Liburutegian. Gaur, urriak 9, HH5eko haurrentzako kontaketa izango da, 17:30ean hasita. Maite Franko ariko da ipuin kontalari. Saiora joateko aurrez izena eman beharko da Udal Liburutegira joanda edota goian aipatutako telefonoetako batera deituta.

Hurrengo ipuin kontaketa saioa, hilaren 16an, 17:30ean izango da Udal Liburutegian. Kasu horretan, HH4ko haurrentzako izango da, eta Mikel Susperregi ipuin kontalariak egingo du kontaketa. Ipuin kontaketa saiorako urriaren 13a baino lehen izena eman beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide