Dantza suelto ikastaroa antolatu du Itsasi euskal kultur taldeak

Intza Trula 2023ko urr. 9a, 11:30

2019ko Itsasi Eguna. (Artxibokoa)

Urriaren 17an hasiko da Itsasi euskal kultur taldeak antolatutako dantza suelto ikastaroa, eta azken saioa abenduaren 19an egingo dute.

Itsasi euskal kultur taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du herritarrentzat. Aurtengoan, urriaren 17an hasiko dituzte saioak, eta abenduaren 19ra arte luzatuko dituzte. Astearteetan elkartuko dira Itsasiko lokalean (Urola kalea, 6), 20:30etik 21:30era.

Ikastaroa doakoa izango da eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzenduta dago. Halaber, parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea; ikastaroan interesa duen orok hilaren 17an Itsasiren lokalera bertaratu besterik ez du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide