Datorren igandean bukatuko da sustapen ekonomikorako laguntzak eskatzeko epea

Nerea Uranga 2023ko urr. 9a, 12:20

Azpeitia goitik ikusita. (Alex Berasategi)

Herriko ekonomia sustatzeko helburuarekin, ehun ekonomikoaren parte diren hainbat jarduera laguntzeko eta herritarren kontratazioak bultzatzeko diru laguntzak eskatzeko aukera eman du udalak aurten ere. Hain zuzen ere, aurtengo udal aurrekontutik 400.000 euroko diru saila bideratuko du horretara.

Azpeitiko Udalak aurtengo aurrekontutik 400.000 euro bideratuko ditu sustapen ekonomikorako laguntzetara. Herriko ekonomia sustatzeko helburuarekin, ehun ekonomikoaren parte diren hainbat jarduerari laguntzeko eta herritarren kontratazioak bultzatzeko diru laguntzak eskatu ahal daitezke. Urriaren 15era artekoa da diru laguntzak eskatzeko epea.

Ekainean aurkeztu zituen sustapen ekonomikorako diru laguntzak Azpeitiko Udalak, eta Nagore Alkorta alkateak azpimarratu zuen aurten industria arloko enpresa txikien eta ertainen laguntzetan jarri duela arreta berezia udalak, eta horiek "indartu" dituela bereziki.

Lau lerro nagusi dituzte sustapen ekonomikorako diru laguntzek:

1. Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak indartzera bideratutako diru laguntzak: 100.000 euro.


2. Industria proiektu estrategikoak edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko gremioei eta garraiolariei bideratutakoak: 160.000 euro.


3. Ekintzailetasuna sustatzea, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa duten jardueretan: 65.000 euro.


4. Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak: 75.000 euro.

Diru laguntzak eskatzeko

Diru laguntza eskaera egiteko epea datorren igandean, urriaren 15ean bukatuko da. Diru laguntzen deialdia eta oinarriak hemen eskura daitezke, eta eskaera orria, berriz, hemen. Informazio gehiago edo tramitazioan laguntza behar dutenek, Azpeitia Berritzenera jo dezakete 943-15 71 83 telefono zenbakira deituta edo iazpeitiaberritzen@azpeitia.eus helbidera idatzita, edo Iraurgi Berritzenera, 943-02 60 69 zenbakira deituta edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide