Batzar irekia eginda, ikasturteari ekiteko prest daude Gaztetxeko kideak

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 9a, 16:22

Asanbladako kideek ostiralean egin zuten ikasturte hasierako batzar irekia Azpeitiko Gaztetxean. Ikasturterako erronkak eta funtzionamendua izan zituzten hizpide, besteak beste. Datozen asteetarako hainbat ekintza prestatzen dabiltzala aurreratu dute. 

Urteroko ohiturei jarraiki, ikasturte hasierako batzar irekia deitu zuen Azpeitiko Gaztetxeak joan zen ostiralerako, eta hainbat izan ziren deialdira bertaratu ziren gazteak. 18:30ean zuten jarrita hitzordua, eta egindako batzarrean hasi berri den ikasturterako erronkez, asmoez eta lantaldeen jardunaz azalpenak eman zituzten Gaztetxeko kideek. Era berean, Gaztetxeko txoko desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, eta amaieran pizzapotea egin zuten. Batzar irekia eginda, datozen asteetan ohiko martxari ekingo diote asanbladako kideek. 

Aurreratu dutenez, datozen asteetan hainbat musika ekintza egitekoak dira, eta horien antolakuntzan dabiltza. Dena den, aurrerago emango dituzte horren inguruko xehetasunak. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide