Maria Goñi artistak ekintza piktorikoa egingo du ostiralean herriko plazan

Nerea Uranga 2023ko urr. 10a, 09:39

Maria Goñi artista kalean ekintza bat egiten. (Maria Goñi)

Lainoak erakusketari lotura ematea da Goñiren asmoa, baina "herri paisaiari" tokia eginez. Urriaren 13an, 18:00etan, egingo du ekintza piktorikoa herriko plazan. Artea gizarteari gerturatzeko asmoz jardungo da kalean.

Ostiralean, urriaren 13an, "artea jendearengana gerturatzeko" asmoarekin ekintza piktorikoa egingo du Maria Goñik herriko plazan. 18:00etan hasiko da lanean. "Nire helburua artea gizarteari gerturatzea da. Nire ustez arteak ez duelako gutxi batzuei zuzenduta egon behar", azaldu du Goñik. Artistak nahi duena da ekintza egiten ari den bitartean jendea gerturatzea eta haren lanaren prozesua gertutik jarraitzea. "Jendeak modu batean prozesuan parte hartzea da ekintzaren helburu nagusia", azaldu du Goñik.

Goñik Lainoak erakusketa izan zuen zabalik apiriletik maiatzera bitartean Sanagustin kulturgunean, eta nolabait lan harekin lotura izango du ostiraleko ekintza piktorikoak paisaiari eta zeruari lotura emanez; hala ere, herri paisaia izango du nagusi ostiraleko ekintzan. Ispilua erabiliko du tresna bezala, eta "ispiluan islatutako irudietaz" baliatuko da bere konposizio pertsonala sortzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide