GHE gaitzari buruzko bilera irekia egingo dute gaur arratsaldean Lurgintzaren egoitzan

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 10a, 10:02

Beizamako ikuilu bateko irudia. (Aitziber Arzallus)

Behi ganadutegietan gaitza eragiten ari den kalteak izango dituzte hizpide bilkuran. Batzarra irekia izango da, eta 19:00etan hasiko da.  

Behien gaixotasun hemorragiko epizootikoaren (GHE) eragina azkar hedatzen ari da Gipuzkoako ikuiluetan, eta ganaduzaleek kezkaz bizi dute egoera; izan ere, ganaduetan eragin zuzena du gaitzak, eta abelburuak hil edo haiengan kalteak eragiten ditu gaixotasun hemorragiko epizootikoak. Urola Kostako hainbat ganadutegitan ere nabaritu dituzte gaitzaren eraginak. Hori dela eta, hedatzen ari den gaixotasunaren inguruko azalpenak emateko batzarra deitu du Gipuzkoako EHNEk gaur arratsalderako.

Batzarra Lurgintzaren egoitzan (Amue kalea, 1) izango da gaur, asteartea, arratsaldean, 19:00etan hasita. Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna taldeak deitu duen arren, gaian interesa duen edonor bertara daiteke bilkurara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urriko lehen astean bildutako datuen arabera, 278 kasu dituzte baieztatuta 132 ustiapenetan. Hildako abelburuak 14 izan dira, baina aldundiak uste du benetako kopurua askoz handiagoa izan daitekeela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide