Hondakin komertzialen bilketa ohi baino lehenago egingo dute ostegunean

Intza Trula 2023ko urriaren 10a

Hondakin organikoa eta errefusa botatzeko edukiontzi bana, plazan. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Urola Erdiko Mankomunitateak jakitera eman duenez ostegunean hondakin komertzialen bilketa 10:00etara aurreratuko da.

Hondakin komertzialen bilketa ordutegiak aldaketa izango du ostegun honetan, hilaren 12an. Jaieguna izanik, Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi du hondakinen bilketa 10:00etan izango dela, eta, beraz, ordu horretarako atera beharko dira errefusaren ontziak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide