'Campeonex' filma emango dute Soreasun igandean eta astelehenean

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 11a, 08:32

'Campeonex' filmaren protagonistak.

Egun bakoitzean emanaldi bakarra egingo dute, igandekoa 19:30ean izango da, eta astelehenekoa 21:00etan. Sarrerak aurrez salgai daude Kulturazen webgunean.

Asteburu honetan zinema eskaintza itzuliko da Soreasu antzokira. Film bakarra emango dute, Campeonex, eta bi egunetan izango da hori ikusteko aukera: igandean, urriak 15, 19:30ean; eta astelehenean, urriak 16, 21:00etan. Sarrerak aurrez eros daitezke Kulturaz.eus webgunean.

2018ko Campeones film arrakastatsuaren jarraipena da Campeonex (Espainia, 2023). Duela bost urtekoa bezala, Javier Fesserrek zuzendu du hau ere, eta Campeonesen aritu ziren hainbat aktorek ere parte hartu dute Campeonexen. Honela dio aste honetan Soreasun emango duten filmaren sinopsiak: "Gure 'txapeldun' taldeak saskibaloia utzi eta atletismoaren mundu liluragarriari ekingo dio, entrenatzaile berri baten eskutik. Diziplina berriaren eskakizun gogorren eta entrenatzaileak era guztietako zoritxarrak eta lazeriak erakartzeko duen gaitasun harrigarriaren artean, dena alderantziz aterako da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide