'Ni zu bezala' erakusketa jarri du Atzegik Sanagustinen

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 10a, 17:21

Azpeitiko eta eskualdeko Atzegiko kideen hainbat argazkirekin osatu dute, haien zaletasunak, ohiturak eta gaitasunak erakutsiz "edonork bezala desirak eta beharrak" dituztela bistaratzeko.

Erakusketa berria martxan da Sanagustin kulturgunean. Atzegik jarri du erakusketa berria, Ni zu bezala izenburuarekin. Hainbat argazki, esaldi eta lelo jarri dituzte kulturguneko paretetan. Argazkietan, Azpeitiko eta eskualdeko Atzegiko hainbat kide ageri dira, beste hainbat ekintzatan parte hartzen. Haien zaletasunak, ohiturak eta gaitasunak erakutsiz, "edonork bezala desirak eta beharrak" dituztela bistaratu nahi du desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak. "Ni zu bezalakoa naiz" edo "onar nazazu naizen bezala" gisako esaldiak ere irakur daitezke erakusketan.

Urriaren 22a arte ikusgai egongo da Ni zu bezala erakusketa Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide