Apoa poesia irakurle taldea aurkeztuko dute datorren asteazkenean

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 11a, 09:00

Dinamoan egingo dute datorren asteazkeneko saioa.

Kulturaz kooperatibaren egitasmoa da Apoa, eta hasieran behintzat, Jose Luis Otamendik eta Xabier Gantzarainek hartuko dute taldearen koordinazio lana. Lehen juntadizoa hilaren 18an egingo dute, Dinamoan, 19:00etan. Proiektua aurkeztu eta taldearen izaeraz eta dinamikaz hitz egingo dute saio horretan.

Kulturaz kooperatiba egitasmo berri bat abian jartzear da: Apoa poesia irakurle taldea. Datorren asteazkenerako, hilak 18, antolatu dute lehen juntadizoa, eta Dinamoan izango da hori, 19:00etan. Proiektua aurkeztuko dute saio horretan, eta taldearen izaeraz eta dinamikaz ere hitz egingo dute. Hasiera batean, Jose Luis Otamendik eta Xabier Gantzarainek hartuko dute taldea koordinatzeko ardura.

Sustatzaileek honela diote Apoaren aurkezpen testuan: "Poesia. Poesia irakurtzeko geratuko gara. Bai bai. Autore bat, liburu bat, gai bat hautatu, etxean irakurri, eta gero Dinamoan bilduko gara hilean behin, peri egunez, hirugarren asteazkenarekin alegia, bakoitzak bi edo hiru poema ahoz gora irakurtzeko besteei. Munduko poesia euskaratua edota euskaraz sortutakoa, elkarri entzunez irakurtzeko biltzea da kontua. Munduko hitzei norbere ahotsa ematea. Eman diezaiogun ahotsa edertasunari".

Egitasmoari buruz informazio gehiago behar duenak, dinamoa@kulturaz.eus helbide elektronikora idatz dezake edo 635 73 87 60 (Xabier Gantzarain) telefono zenbakira deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide