Palestinarekin elkartasunean elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 11a, 09:47

Palestinari babesa adierazteko atzo Bilbon egindako protesta. (@Antifaxismoa)

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deitu du kontzentrazioa, 19:00etan, plazan. Palestinari elkartasuna erakutsi eta "Israelgo Estatuak Palestinaren aurka abiatu duen ofentsiba militarra nahiz mendebaldeko herrialdeen konplizitatea" salatuko dituzte, besteak beste. Elkar-ekinek eta Azpeitiko Gaztetxeak ere bat egin dute deialdiarekin. 

Palestinarekin elkartasunean elkarretaratzea deitu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak gaur arratsalderako. Israelgo Estatua hiltzailea. Palestinar herriarekin elkartasuna lelopean deitu dute protesta, eta 19:00etan jarri dute hitzordua, plazan. 

"Israelgo Estatuak Palestinaren aurka abiatu duen ofentsiba militarra eta mendebaldeko herrialdeen konplizitatea" salatuko dute, batetik, eta, palestinar herriari elkartasuna adieraziko diote, bestetik. Elkar-ekinek eta Azpeitiko Gaztetxeak ere bat egin dute deialdiarekin. 

Hamasek asteburuan Israelen egin dituen erasoen ondoren nabarmen egin du gora tentsioak ekialde hurbilean. Israelek gerra egoera deklaratu du eta haren armadak erabat blokeatu du Gaza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide