Azpeitiko 22. Erremonte Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Izarraitz pilotalekuan

Nerea Uranga 2023ko urr. 13a, 08:30

Azpeitiko 22. Erremonte Txapelketaren lehen jardunaldia, Izarraitz pilotalekuan. (Aitziber Arzallus)

19:00etan hasiko da erremonte txapelketako jardunaldia. Partida batean, Gurrutxaga-Larrañaga bikotea Ansa II.a-Zubiri bikotearen kontra ariko dira; eta bestean, Urriza-Apezetxea Loitegi-Azpirozen kontra.

Urriaren 6an jokatu zuten Azpeitiko Erremonte Txapelketaren 22. edizioaren lehen jardunaldia, Izarraitz pilotalekuan. Gaur, 19:00etan hasita, txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute leku berean. Partida batean, Gurrutxaga-Larrañaga bikotea Ansa II.a-Zubiri bikotearen kontra ariko da; eta bestean, Urriza-Apezetxea bikotea Loitegi-Azpiroz bikotearen kontra.

Ligaxka faseko hirugarren jardunaldia urriaren 20an izango da, eta final handia urriaren 27an, neurketa horiek ere Izarraitz pilotalekuan, 19:00etan hasita.

Jardunaldi bakoitzerako sarrerak bost euroan eros daitezke Izarraitz pilotalekuko leihatilan, baina herritarrek gonbidapenak lortzeko aukera dute Loiolako Turismo Bulegoan eta ISBren Garagardo Azokan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide