Katxalin elkarteak diru bilketa egingo du bihar goizean zehar

Intza Trula 2023ko urr. 16a, 09:00

Pasa den urtean Katxalin elkarteko kideak diru bilketa egiten. (Ihintza Elustondo)

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da ostegunean, hilaren 19an, eta horren harira dirua biltzeko postua jarriko dute bihar Sanagustinpean Katxalin elkarteko kideek.

Katxalin elkarteko kideek ohiko diru bilketa egingo dute bihar goizean zehar. Izan ere, ostegunean, hilaren 19an, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta elkarterako dirua lortzeko postua jarriko dute Sanagustinpean, 09:30etik 13:00etara bitartean.

Xingola arrosak banatuko dituzte laguntzaren trukean eta, besteak beste, informazioa, liburuxkak eta loteria ere izango dituzte postuan elkarteari laguntzeko. Kideek jakinarazi dute laguntza oro izango dela ongietorria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide