Palestinar herriari elkartasuna adierazteko dozenaka herritar bildu dira

Nerea Uranga 2023ko urr. 12a, 09:25

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea atzo arratsaldean, plazan. (Nerea Uranga)

Israelgo Estatua hiltzailea. Palestinar herriarekin elkartasuna lelo hartuta elkarretaratzea egin dute herriko plazan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta. Hainbat norbanakok, Elkar-ekinek eta Azpeitiko Gaztetxeak bat egin dute deialdiarekin.

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean herriko plazan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta. Israelgo Estatua hiltzailea. Palestinar herriarekin elkartasuna lelo hartuta egin zuten mobilizazioa. Dozenaka herritarrek egin zuten bat protestarekin, eta Elkar-ekinek eta Azpeitiko Gaztetxeak ere bat egin zuten deialdiarekin. 

"Israelgo Estatuak Palestinaren aurka abiatu duen ofentsiba militarra eta mendebaldeko herrialdeen konplizitatea" salatu zuten alde batetik, eta, palestinar herriari elkartasuna adierazi zioten, bestetik.

Hamasek asteburuan Israelen egin dituen erasoen ondoren nabarmen egin du gora tentsioak ekialde hurbilean. Israelek gerra egoera deklaratu du eta haren armadak erabat blokeatuta du Gaza.

(Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide