Zelai Amenabarrok hartuko du Estitxu Elduaienen lekua Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 12a, 11:12

Estitxu Elduaien atzo, batzar nagusietako hitzartze batean.

Joan zen ekainean osatu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusien Mahaia, eta orduan izendatu zuten Elduaien Batzar Nagusietako bigarren lehendakariorde. Zelai Amenabarro amatasun bajan egon da hilabeteotan, eta orain laneko jardunera itzulita, Elduaienen lekua hartu du. Elduaien bozeramaile ondoko izango da berriro. 

Estitxu Elduaienek Gipuzkoako Batzar Nagusietako bigarren lehendakariorde kargua utzi, eta Zelai Amenabarrok hartu du haren lekukoa. Elduaienek azaldu duenez, EH Bilduren Batzar Nagusietako mahaiko kidea izatez Amenabarro zen, baina amatasun bajan zegoenez, Elduaien aurkeztu zuten hautagai. Orain, Amenabarroren amatasun baja amaituta, ohiko jardunera itzuli da, eta horrenbestez, hark hartuko du Elduaienen lekua. Azpeitiarra, aldiz, lehengo postura itzuliko da, eta bozeramaileondoko izango da aurrerantzean. 

Atzo egin zuten ordezkapenaren bozketa Batzar Nagusietan, eta aurrera atera zen EH Bilduren proposamena. Joan zen ekainean osatu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusien Mahaia, eta orduan izendatu zuten Elduaien Batzar Nagusietako bigarren lehendakariorde.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk du gehiengoa, 22 batzarkiderekin. Atzetik daude EAJ (17) , PSE-EE (7), PP (3) eta Elkarrekin (2). Eider Mendoza (EAJ) da Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide