Jendaurrean aritu da lanean Maria Goñi artista

Nerea Uranga 2023ko urr. 14a, 12:37

Artea jendearengana hurbildu du Maria Goñi artistak. Atzo arratsaldean ekintza piktorikoa egin zuen herriko plazako kioskoan. Euria ari zuela eta, aterpean jardun behar izan zuen margotzen.

Atzo arratsaldean "artea jendearengana gerturatzeko" asmoarekin ekintza piktorikoa egin zuen Maria Goñi margolariak plazako kioskoan. Euria ari zuelako, kioskoaren aterpean egin behar izan zuen margolana. 18:00etan hasi zen lanean, eta adin desberdinetako herritarrak izan zituen adi lana gertutik jarraitzen.

Goñik Lainoak erakusketa izan zuen zabalik apiriletik maiatzera bitartean Sanagustin kulturgunean, eta nolabait lan harekin lotura izan zuen atzoko ekintza piktorikoak paisaiari eta zeruari lotura emanez; hala ere, herri paisaia izan zuen nagusi atzoko lanak. Ispilua erabili zuen tresna bezala, eta "ispiluan islatutako irudietaz" baliatu zen bere konposizio pertsonala sortzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide