Michel Bouvard organo jotzaileak kontzertua eskaini du Loiolako basilikan

Nerea Uranga 2023ko urr. 14a, 12:47

Michel Bouvard atzo Loiolako basilikan. (Urtzi Oteiza)

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruaren eskaini du kontzertua organo jotzaile frantsesak. Zikloaren barruko Loiolako basilikako hurrengo kontzertua urriaren 20an izango da. Orduan ere organo jotzaile frantziarrak ariko dira, Eric Lebrun eta Marie-Ange Leurent, hain zuzen ere.

Urriaren 6an hasi ziren Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloko kontzertuak. Musika saioetako batzuk Azpeitiko Loiolako basilikan egiten ari dira, eta atzo arratsaldean Michel Bouvard organo jotzaile frantziarrak eskaini zuen organoko kontzertua.

Loiolako basilikako organoko hurrengo kontzertua urriaren 20an, ostiralean, izango da, 19:30ean hasita. Emanaldi hori ere bi organo jotzaile frantsesek eskainiko dute. Eric Lebrun eta Marie-Ange Leurent musikariek lau eskutara joko dute organoa.

Atzoko Loiolako basilikako Bouvarden kontzertua. (Urtzi Oteiza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide