Jon Orbegozo garaile, Mendizorrotzan jokatutako 35 urtetik gorakoen Euskadiko Tenis Txapelketan

Intza Trula 2023ko urr. 14a, 16:43

Jon Orbegozo Mendizorrotzan, 35 urtetik gorakoen Euskadiko txapelketan. (Txerloia tenis kluba)

Jon Orbegozo tenislari azpeitiarrak garaipena eskuratu du Mendizorrotzan jokatu berri den 35 urtetik gorakoen Euskadiko txapelketako finalean.

Jon Orbegozo azpeitiarrak garaipena eskuratu du Gasteizen jokatutako 35 urtetik gorakoen Euskadiko txapelketan. Gaur, larunbata, jokatu dute finala Mendizorrotzako teniseko pistetan. 

Tenislari azpeitiarrak Jorge Novoa hartu du mendean eta 3-6/6-3/11-9 nagusitu zaio Orbegozo aurkariari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide