DJ Gaua antolatu dute urriaren 21erako Azpeitiko Gaztetxean

Nerea Uranga 2023ko urr. 15a, 09:56

Azpeitiko Gaztetxean musika emanaldi bat.

Azpeitiko hainbat disko jartzaile gonbidatu dituzte Gaztetxean musika jartzera. Bederatzi DJk parte hartuko dute musika jaialdian.

Azpeitiko Gaztetxeak DJ Gaua antolatu du urriaren 21erako. Egitasmoarekin herriko hainbat disko jartzaileri Gaztetxean musika jartzeko aukera eskaintzea da. Datorren zapatuko musika jaialdia 19:00etan hasiko da, eta bederatzi disko jartzailek parte hartuko dute.

Honako DJak dira DJ Gauan parte hartuko dutenak: Xugua, Murxi, 3re, P4ul, Natx & Purit, Beba, Enesound eta Jos_u.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide