Ez dute hutsik egin ISBko taldeek bigarren jardunaldian

Intza Trula 2023ko urr. 15a, 11:00

Domusa Teknik ISBren atzoko partidako irudi bat. (Mikel Amenabar)

Etxean jokatu zuten Domusa Teknik ISBko neskek atzo denboraldiko bigarren jardunaldia eta 76-66 irabazi zuten Fustecma NBF Castello taldearen aurka. Juaristi ISBko mutilek ere garaipena eskuratu zuten La Rodan (Albacete, Espainia), Fund. Globalcaja La Rodaren aurka, 71-75.

Joan den asteburuan hasi zuten denboraldia Iraurgi saskibaloi klubaren bi talde nagusiek, eta lehenengo jardunaldian kale egin bazuten ere, garaipena eskuratu dute bi taldeek asteburu honetan. 

Domusa Teknik ISBko neskek atzo, larunbata, jokatu zuten Akoitiko kiroldegian Fustecma NBF Castello taldearen aurka. Partida amaitzeko bost minuturen faltan markagailua 67-64 zegoen, eta edonork eskuratu zezakeen garaipena. Emakumeek egindako lanari esker garaipena etxean geratu zen azkenik, 76-66 amaitu baitzen partida. 

Gizonezkoei dagokienez, Juaristi ISB taldeak ere lanak bikain egin zituen atzo La Rodan (Albacete, Espainia) jokatutako lehian. Fund. Globalcaja La Rodaren aurka jokatu zuten partida, eta 71-75 amaitu zuen markagailuak, Iraurgikoen alde.

Hori horrela, Domusa Teknik ISBk datorren larunbatean, urriaren 21ean, jokatuko du jardunaldiko hirugarren partida, Alcorconen aurka. 19:30ean hasiko da partida, Madrilgo La Canaleja kiroldegian. Juaristi ISBk, berriz, datorren jardunaldia etxean jokatuko du. Datorren igandean, urriaren 22an, 18:00etan, Teknei Bizkaia Zornotzaren aurka du neurketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide