Sanagustin jendez bete da Azketa ahots taldearen hamargarren urteurreneko kontzertuan

Nerea Uranga 2023ko urr. 15a, 16:08

Azketa ahots taldeak hamar urte bete ditu, eta, taldekideek dakiten moduan, kantuan ospatu dute urteurrena. Sanagustin kulturgunean eskaini duten kontzertuan Julian Barrenetxea abesbatza izan dute lagun.

Gaur eguerdian Azketa ahots taldearen hamargarren urteurrenaren ospakizun kontzertua izan da Sanagustin kulturgunean. Azketaz gainera, Julian Barrenetxea abesbatzak ere parte hartu du emanaldian. Azketa ahots taldea zuzentzen Luis Mari Galdosek jardun du, eta Julian Barrenetxea, berriz, Jabier Alberdik gidatu du.

Bi abesbatzek bakoitzak bere aldetik kantatu dute hasieran, eta ospakizun kontzertua elkarrekin kantatuz bukatu dute.

Ospakizun kontzerturako Sanagustin kulturgunea bete egin da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide