Katxalin elkarteko kideak diru bilketa egiten ari dira plazan

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 17a, 10:40

Katxalin elkarteko kideak gaur, Sanagustinpean. (Intza Trula)

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da etzi, hilaren 19an, eta horren harira dirua biltzeko postua jarriko dute gaur Sanagustinpean Katxalin elkarteko kideek.

Katxalin elkarteko kideek ohiko diru bilketa egiten ari dira gaur plazan. Izan ere, ostegunean, hilaren 19an, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta elkarterako dirua lortzeko postua jarri dute Sanagustinpean 09:30ean, eta han izango dira 13:00etara bitartean.

Xingola arrosak banatzen ari dira laguntzaren trukean eta, besteak beste, informazioa, liburuxkak eta loteria ere badituzte postuan elkarteari laguntzeko. Kideek jakinarazi dute laguntza oro izango dela ongietorria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide