Jakoba Errekondok solasaldia eskainiko du bihar arratsaldean

Intza Trula 2023ko urr. 17a, 12:48

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista. (Elikagunea)

Ilargia eta landareak agenda aurkeztuko du eta joaten direnen kontsultak erantzungo ditu Errekondok, Azoka Plazan. Argiak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dute ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin batera.

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistaren solasaldira bertaratzeko aukera izango dute bihar arratsaldean Azpeitian. Ilargia eta landareak agenda aurkeztuko du hizlariak bertan, eta gerturatzen direnen zalantzak argitzeko ere baliatuko du tartea; hala nola baratzea, fruitu arbolak, lore baratzea eta basoaren inguruko galderak erantzungo ditu.

Argiak eta Elikaguneak antolatu dute solasaldia, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Azoka Plazan izango da, 18:30ean, eta parte hartzeko interesa dutenek honako lotura honetan egin dezakete izen-ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide