Amaia Elizagoienek eskainiko duen ipuin kontaketarako izen-ematea zabalik dago

Intza Trula 2023ko urr. 17a, 15:02

Amaia Elizagoien ipuin kontalaria.

LH1 eta LH2 mailetako haurrentzat ipuin kontaketa egingo du datorren astelehenean, hilaren 23an, Amaia Elizagoienek. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, urriaren 20a baino lehen.

Ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean, urriaren 23an, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak. LH1 eta LH2 mailetan dauden haurrei zuzendutakoa izango da jarduera. 

17:30ean hasiko da ipuin kontaketa, udal liburutegian. Bada, parte hartzeko asmoa duten haurrek izena eman beharko dute aurretik eta horretarako aukera hilaren 20an amaituko da. Liburutegira joanda edota 943-15 71 95 eta 688 815 506 telefonoetara deituta apuntatu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide