Kutxazainak nola erabili ikasteko saioa antolatu du Baigerak urriaren 26rako

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 17a, 16:11

(Argazkia: Pixabay)

Hiru bat orduko ikastaro trinkoa izango da eta Basazabal jauregian emango dute. Izena "berehala" ematea aholkatu du jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak.

Banketxeetako kutxazainak erabiltzen ikasteko saioa antolatu du Baigerak urriaren 26rako, datorren asteko osteguna. "Digitalizazioaren garai hauetan interesgarria" iruditu zaio Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteari horrelako saio bat eskaintzea, "egunero behartuta baikaude tresna horiek erabiltzera".

Hiru bat orduko ikastaro trinkoa izango da hilaren 26koa, tartean kafea hartzeko atsedenaldi batekin, eta Basazabal jauregian emango dute, 16:00etan hasita. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, eta hori "berehala" egitea aholkatu dute antolatzaileek. Baigeraren bulegoan eman behar da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide