'Erresistentziak eta pribilegioak' hitzaldia, datorren astean Emakumeen Txokoan

Intza Trula 2023ko urr. 19a, 08:45

Palmira Dual Kera elkarteko kidea. (EITB)

Hilaren 25ean eskainiko du hitzaldia Kera elkarteko Palmira Dualek, Emakumeen Txokoan. Saiora joateko asmoa dutenei aurretik jakinaraztea eskatu diete antolatzaileek.

Datorren asteazkenean, urriaren 25ean, Erresistentziak eta pribiliegioak hitzaldia emango du Palmira Dual Kera elkarteko kideak Emakumeen Txokoan. 

Besteak beste, ijito herriaren errealitatera hurbiltzeko, eskubideen eta pribilegioen arteko desberdintasunaz hausnartzeko, gizarte maioritarioen erresistentziak eta ijito herriaren erresistentziak ezagutzeko eta emakume ijitoek jasaten duten diskriminazio intersekzionala identifikatzeko saio teoriko-praktikoa izango da.

Gaztelaniaz izango da hitzaldia. 18:30ean hasiko da Emakumeen Txokoan, eta zenbat jende joango den jakiteko aurretik asistentzia konfirmatzeko eskatu dute antolatzaileek, emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzita edota 688 751 000 telefonora deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide