Heltzear da Trikigiro jaialdia

Intza Trula 2023ko urr. 18a, 10:18

2022ko Trikigiro jaialdia. (Mailo Oiarzabal)

Trikigiro kultur elkarteak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatu dute beste behin Trikigiro eguna. Ostiral honetan elkartuko dira musikariak eta ospakizunaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte.

Ohi bezala, Trikigiro kultur elkarteak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean Trikigiro eguna antolatu dute. Hori horrela, ostiral honetan zortzigarren edizioa ospatuko dute, eta herria musikaz betetzeko asmoz hainbat ekintza antolatu dituzte arratsalde parterako.

Trikiti giroan murgilduta igaroko dute arratsalde osoa trikitilari zein pandero jotzaileek, eta gauera arte luzatuko dute festa. Honakoa da ostiralerako prestatu duten egitaraua:

  • 19:00. Trikitilari gazteen emanaldia Sanagustin kulturgunean.
  • 20:00. Kalejira eta argazki erraldoia.
  • 21:00. Afaria Sanagustin kulturgunean. (Afarirako txartelak agortuta daude).
  • 23:00. Erromeria. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide