'Haragi bizitan' ekimenaren bigarren edizioa, larunbat honetan

Intza Trula 2023ko urr. 18a, 16:53

Eider Adeletxe eta Ane Zubeldia. (EITB Kultura)

Haragi bizitan ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Kulturaz kooperatibak EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa taldearekin elkarlanean. Larunbat honetan izango da, Dinamoan. Goizeko 10:30ean hasi eta eguerdira arte hainbat ekintza antolatu dituzte sormen gunean.

Haragi bizitan ekimenak hartuko du bigarrenez Dinamoa sormen gunea larunbat honetan: Kulturaz kooperatibak EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa taldearekin elkarlanean antolatutako ekimenak. Izan ere, joan den urtean egin zuten lehendabizikoz egitasmoa, "gorputzaren inguruan hausnartzeko beharrak" bultzatuta.

Hori horrela, 10:30ean emango diote hasiera egunari, ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpenarekin. Jarraian, Ione Atenearen Los caballos mueren al amanecer filma eskainiko dute eta, amaitzeko, Eider Adeletxe eta Ane Zubeldiak osatzen duten Mejillon Tigre kolektiboak Hitz esana ikuskizuna taularatuko du.

Honakoa da larunbaterako prestatutako egitaraua:

  • 10:30. Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena, EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektua.
  • 11:00. Los caballos mueren al amanecer Ione Atenearen filmaren proiekzioa.
  • 13:00. Hitz esana Mejillon Tigre kolektiboaren ikuskizuna (eta entzukizuna).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide