Jakoba Errekondoren gomendioak adi jarraitu dituzte

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 19a, 11:48

Jakoba Errekondo hizketan, atzo, Azpeitiko Azoka Plazan. (Elikagunea)

Ilargia eta landareak agenda aurkeztu, eta Azoka Plazan elkartutakoen galderak erantzuteko eta zalantzak argitzeko tartea hartu zuen atzo agronomo eta paisajistak.

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna Azpeitiko Azoka Plazan izan zen atzo arratsaldean. Bertako Elikaguneak antolatutako saioan, Ilargia eta landareak agenda aurkeztu zuen Errekondok, eta ondoren, bertaratutako herritarrek egindako galderak erantzun eta haien zalantzak argitzeko azalpenak ere eman zituen. Adi jarraitu zituzten adituaren esanak Azoka Plazan elkartutakoek.

Atzoko saioan egoterik izan ez zutenek beste aukera bat izango dute abenduaren 13an, egun horretan ere Azoka Plazan izango baita Errekondo, Elikaguneak aurreratu duenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide