Jose Artetxe kaleko Perretxikoa edo oktogonoa eraisteko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak. Lanak seguratsunez egin ahal izateko, eraikinaren ondoko aparkalekua itxi egin dute eta ingurua hesitu. Altuna y Uria enpresak egingo ditu lan horiek,
86.105 euroko aurrekontuarekin. Eraikina eraisteko lanen iraupena hilabete ingurukoa izango dela aurreikusi dute, eta denbora horretan aparkalekua itxita egongo da.
Behin eraikin osoa eraistea bukatzen dutenean, autoentzako aparkalekua izateko egokituko dute eremu osoa behin-behinean. Izan ere, eremu horretan etorkizuneko adinekoentzako zentroa eraikitzea aurreikusita dute.