Azaroaren 6tik 12ra bitartean egingo dute Jubilatuen Astea

Intza Trula 2023ko urr. 20a, 09:53

Joan den urteko Jubilatuen Asteko irudia. (Ihintza Elustondo)

Azaroaren 9ko ibilaldira, 11ko mendi irteerara eta 12ko bazkarira joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik, Baigeraren bulegoan.

Azaroaren 6tik 12ra bitartean ospatuko dute aurten Azpeitiko Jubilatuen Astea. Urtero moduan, Baigera elkarteak asteaz gozatzeko makina bat ekintza antolatu ditu.

Halaber, azaroaren 9ko ibilaldira, 11ko mendi irteerara eta 12ko bazkarira joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik. Baigera elkartearen bulegoan egin daiteke; astearte edo asteazken goizetan, 10:30etik 12:30era. 

Honakoak dira Baigera elkarteak azaroaren 6tik 12ra bitartean antolatu dituen ekintzak:

Azaroak 6, astelehena
  • 16:00. Bingo berezia Baigera II tabernan.
    • Ondoren, mokadutxoa.
Azaroak 7, asteartea
  • 17:00. Bingo berezia Baigera I tabernan.
Azaroak 8, asteazkena
  • 17:00. Hitzaldia: Min iraunkorra, Iñigo Altuna hizlariarekin, Baigerako aretoan.
    • Ondoren, mokadutxoa Baigera I tabernan.
Azaroak 9, osteguna
  • 15:00. Txangoa Beasaingo Igartza jauregira.
    • Ondoren, Aginagako sagardotegira.
Azaroak 10, ostirala
  • 16:00. Bingo berezia, Baigera I aretoan. Eguneko Zentrokoentzat txokolate jana.
  • 17:00. Baigera II tabernan, Min iraunkorra hitzaldia, Iñigo Altuna hizlariarekin.
Azaroak 11, larunbata
  • 09:00. Mendi irteera Madarixa-Aittolara.
  • Ondoren, hamaiketakoa Aittola Zaharren.
Azaroak 12, igandea
  • 11:00. Hamaiketakoa, Baigera I tabernan.
  • 12:30. Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.
  • 14:15. Omenaldia, bazkaria eta opari banaketa 90 urte betetzen dituztenei. Azoka Plazan, Divinus cateringarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide