Azpeitiko 22. Erremonte Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur Izarraitz pilotalekuan

Nerea Uranga 2023ko urr. 20a, 09:00

Azpeitiko 22. Erremonte Txapelketaren bigarren jardunaldia, Izarraitz pilotalekuan. (Nerea Uranga)

19:00etan hasiko da erremonte txapelketako jardunaldia. Partida batean, Ansa II.a-Zubiri bikotea Aldabe-Juanenea bikotearen kontra ariko da; eta bestean, Ezkurra II.a-Martirena Loitegi-Azpirozen kontra.

Urriaren 6an jokatu zuten Azpeitiko Erremonte Txapelketaren 22. edizioaren lehen jardunaldia, eta urriaren 13an ligaxkako bigarrena, Izarraitz pilotalekuan. Gaur, 19:00etan hasita, txapelketaren ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute leku berean, hiru setetara. Partida batean, Ansa II.a-Zubiri bikotea Aldabe-Juanenea bikotearen kontra ariko da; eta bestean, Ezkurra II.a-Martirena bikotea Loitegi-Azpiroz bikotearen kontra.

Gaurko jardunaldian final handia zeinek jokatuko duten erabakita geldituko da. Txapelketaren finala urriaren 27an, jokatuko da Izarraitz pilotalekuan, 19:00etan hasita.

Jardunaldi bakoitzerako sarrerak bost euroan eros daitezke Izarraitz pilotalekuko leihatilan, baina herritarrek gonbidapenak lortzeko aukera dute Loiolako Turismo Bulegoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide