Lagun Onakeko Jagoba Erdozia deitu dute UEFA Lurralde Kopan lehiatzeko

Ane Olaizola 2023ko urr. 20a, 16:14

Jagoba Erdozia, aurreko denboraldiko irudi batean. (Otola)

Euskadiko Futbol Federakundeak UEFA Lurralde Kopa modu ofizialean jokatuko du datorren denboraldian, eta txapelketan lehiatuko den selekzioaren lehen deialdian sartu dute Lagun Onaken aurrelaria.

Euskadiko Futbol Federakundeak UEFA Lurralde Kopa modu ofizialean jokatuko du datorren denboraldian. Espainiako Hirugarren Mailan ari diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taldeetako jokalariek osatuko dute Euskadiko federakundea txapelketa horretan ordezkatuko duen selekzioa, eta selekzioaren lehen deialdian sartu dute Jagoba Erdozia, Lagun Onaken aurrelari hernaniarra

Datorren urriaren 24an, asteartez, hasiko dira txapelketarako prestatzen. Lehen entrenamendua Elorrioko Eleizalde futbol zelaian (Bizkaia) egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide