Bandak udazkeneko kontzertu berezia eskainiko du igandean Soreasun

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 20a, 17:48

Musika Banda Soreasun, 2021eko urriko kontzertuan.

Alford, Aragues, Nishimura eta gershwindarren musika eskainiko dute, besteak beste, 13:00etan hasiko den emanaldian.

Bandaren musikaz gozatzeko aukera izango dute igande eguerdian Soreasu antzokira joaten direnek. 13:00etan hasita, udazkeneko kontzertu berezia eskainiko du han Azpeitiko Udal Musika Bandak.

Kennet J. Alforden The mad Major; Tomas Araguesen Hondarribi –hiru zatitan banatutako lana–; You Nishimuraren The legendary tale of a brave heart; Ira eta George Gershwinen Porgy and Bess –James Barnesen moldaketan–: eta Fantillusion, hainbat egileren musikarekin eta Takashi Hoshidek moldatuta, eskainiko ditu bandak etzi eguerdiko kontzertuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide