Leurentek eta Lebrunek itxi dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloa Loiolan

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 21a, 11:20

Mari-Ange Leurent eta Eric Lebrun organistak, atzoko kontzertuan. (Urtzi Oteiza)

Faure, Bizet eta Dvorak-en musika eskaini zuten organo jotzaile frantziarrek atzo arratsean basilikan, aurtengo zikloaren Azpeitiko azken hitzorduan.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren Azpeitiko azken kontzertua eskaini zuten atzo Loiolako basilikan Mari-Ange Leurent eta Eric Lebrun organistek.

Organoa lau eskutara joz, Gabriel Faureren Le Pas espagnol (Dolly) eta Pavane, George Bizeten L’Arlésienne, 2ème suite eta Anton Dvoraken Mundu Berriaren sinfonia eskaini zituzten Loiolan Leurentek eta Lebrunek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide