Dena prest autoen Urrakiko 41. Igoerarako

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 21a, 18:58

Arratsaldean egin dituzte Epaitegien aurreko aparkalekuan biharko lasterketerako egiaztapen teknikoak zein administratiboak. 10:00etako entrenamendu txandarekin hasiko da Lagun Artea eskuderiak antolatuta egingo den azken edizioa.

Bihar goizean autoen motor hotsa nagusi izango da Urrakiko maldetan. Urrakiko 41. Igoera 10:00etan hasiko da; ordu horretan hasiko den  entrenamendu txanda bakarraren ondoren etorriko dira bi txanda puntuagarriak.

77 gidarik eman dute izena Euskal Herriko automobilismoaren proba zaharrenetakoaren azken aldia izan daitekeenean parte hartzeko; Lagun Artea eskuderiak antolatutako azkena izango da biharkoa, eta ikusi egin behar erreleborik baduten.

Gaur arratsaldean, izena emandako gidariak eta autoak Epaitegien aurreko aparkalekuan elkartu dira, egiaztapen teknikoak eta administratiboak egiteko, eta ohiko ikusmina piztu du hitzorduak autozaleen artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide